sábado, 21 de abril de 2012

LEHENENGO EGUNA

Arratsaldeon,

Gaur gure lehenengo egunean zenbait ekintza egin ditugu. Hasteko instalazioak ezagutu eta logelak banatu ditugu. Ondoren, umeak elkar ezagutzeko jolasak gauzatu ditugu euren artean giro ona sor dadin.
Bazkalostean eta denbora libre pixka bat  izan ostean denak elkarrekin Sukarrietako ingurua ezagutzera abiatu gara.
Eguraldia bikaina irten denez, hondartza ikustera joan gara, bertan bi jolas egin ditugu eta aterpetxera bueltan bertako igerilekuan bainotxo bat hartzera joan gara.
Gauean, afalostean ginkana moduko gaubela bat prestatu dugu eta gero laster ohera, egun gogorra izan da eta.
Jarraian gaurko egunean ateratako argazki eta bideo batzuk uzten dizkizuegu.
Bihar arte.


Gaztetxo eskolako zuzendaria eta begirale taldea.



AURKEZPENA

Kaixo lagunak,
Dakizuenez, aurten gure udalekuak Sukarrietan gauzatuko dira uztailaren 1-etik 10-era.
Hemen aurkezten dizuegun blog-aren helburua, eguneroko ekintzak eta burutuko diren jardueren berri ematea izango da.
Horretarako, egunero post bat publikatuko da egunean zehar umeei egindako argazkiak eta bideoak zuei erakusteko. Zeuek ikus dezazuen umeek egunero burutzen dituzten ekintzak.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.Ongi izan eta laisterrarte.

Gaztetxo eskolako zuzendaria eta begirale taldea.